Ekintzailetzaz, empresa berriak sortzeaz, ideia berriak garatu eta gauzatzeaz hitz egiterakoan Gipuzkoar talde bat – Sabino San Vicente Urretxuarra tartean- datorkigu burura, 1992an informatika- zaletuen arteko jardunaldi bat sortu zuen gazte talde bat. Europan halakoak egiten hasiak zirela ikusi, eta ideai hona ekartzea pentsatu zuten.
Horrela, 1994an 25 ordenagailurekin eta 36 partehartzailerekin lehen “Euskal Party”a antolatu zen Urretxuko frontoian. Antolatzaileen ilusioak, partehartzaileen laguntzak eta egindako lan guztiak Euskal Party txiki hura 10 000 partehartzaile eta 6000 ordenagailu baina gehiago biltzen dituen Euskal Encounter erraldoi honetan bihurtu dute.
Baina Euskal Encounterra ez da asteburu bateko festa bakarrik, urtean zehar hainbat jenderi lana ematen dion proiektua da; enpresa eta proektu berrien sorrera ekarriko duen partehartzaileen arteko bilerak, ezagutza eta ideien elkartrukeak, etab. posible egiten dituen ekitaldia.
Zorionak Euskal Encounter!