Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, pailazoek “Tipi, tapa, Korrika” ikuskizuna ekarriko dute Urretxuko Ederrena pilotalekura. Sarrerak eskuragarri dituzue 7 eurotan Ederrena tabernan bertan, maiatzaren 6a arte. Maiatzaren 7an, leihatilan, 12:30-13:30 eta 15:30-17:00, beti ere sarerak agortu arte.
Sinopsia
TIPI-TAPA, KORRIKA!
Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa... aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera!