Kirolak

UZ-Trail mendi lasterketako III. Argazki lehiaketa 2025: oinarriak
UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu da hirugarren aldiz argazki lehiaketa hau. Urretxu eta Zumarragako mendietan zehar osatuko dute lasterkariek bidea martxoaren 23an. Hemen dituzue argazki lehiaketaren oinarriak.
“Argazkia” elkartearen eskutik eta Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu da lehiaketa. Antolatzaileek argazkizale guztiak nahi dituzte animatu martxoaren 23an ekitaldi honen argazkiak ateratzera eta ondoren lehiaketan parte hartzera. Oso erreza da eta kirol proba honek irudi benetan ikusgarriak eskaintzen ditu, edozein argazkizaleren gozamenerako.
Goierri atletismo taldeak antolatzen duen UZ-Traila 2025eko martxoaren 23an egingo da, eta lehiaketara aurkeztutako argazkiek kirol ekitaldi horrekin zerikusia izan beharko dute. Parte hartzeko aukera zabalik dago interesa duen edonorentzat, bi kategoriatan: haurrak (16 urte bitartekoak barne) eta helduak.
Interesatuek gehienez 5 argazki bidali ahal izango dituzte JPG formatuan helbide elektronikora
Argazkien oinarrizko edizioa baimentzen da (mozketa eta argien doikuntzak), baina ez jatorrizko elementuen manipulazioa. Gainera, bereizmen txikian bidali beharko dira (1024 pixel horizontalean edo 768 pixel bertikalean). Irabazleei, ondoren, bereizmen handian artxibatzeko eskatuko zaie inprimatzeko.
Argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak lehiaketaren irudirik onena baloratuko du. Sari-banaketa apirilaren 4an izango da, 19:00etan, Urretxuko udaletxeko atarian. Sari hauek banatuko dira:
- Argazkigintza onena: 150 € + oparia
- Bigarren argazkirik onena: 100 € + oparia
- Herriko argazkirik onena: 90 € + oparia
- Haur argazkigintza onena: 50 € + oparia
- Bigarren haur argazkirik onena: 30 € + oparia
Gainera, saritutako argazkiak UZ-Trail 2026ko promozio materialean erabili ahal izango dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Kultur Etxearekin jar zaitezke harremanetan, 943 03 80 88 telefonora deituta.
Animatu parte hartzera eta harrapatu UZ-Trailaren zirrara zure kamerarekin!
Oinarriak hemen
2025 UZ - TRAIL ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK.pdf Popular 142.69 KB 17 | 28/02/2025 20:01:40 |