Select your language

Kirolak

UZ-Trail mendi lasterketako IV. Argazki lehiaketaren sari banaketa 2026
Featured

UZ-Trail mendi lasterketako IV. Argazki lehiaketaren sari banaketa 2026

UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu zen laugarren aldiz argazki lehiaketa eta hemen ditugu sarituen izenak.

Argazki elkartearen eskutik eta Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu zen lehiaketa martxoaren 1erako. Antolatzaileak gustura ageri dira parte hartzearekin eta 7 partaideen lanak aztertu eta gero, Gotzon Aranburuk, Unai Azarolak eta Guillermo Murciegok, osatutako epaimahaiak, honako sari hauek banatu zituzten:

 

- Argazki onenari (150 € eta oparia): Iker Gutiérrez

- Bigarren argazki onenari (100 € eta oparia): Aitor Agirrezabal

- Herriko argazki onenari (90 € eta oparia): Carlos Mediavilla

- Gaztetxoen argazki onenari (50 € eta oparia):  Ander Gallardo

- Gaztetxoen bigarren argazki onenari (30 € eta oparia): hutsa

Zorionak!

UZ Trail IV argazki lehiaketa 2026 sari emate

 

 

 

Select your language

Urretxuko udala