Kirolak

Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak
Featured

Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak

Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak jasotzeko epea ireki da eta maiatzaren 13an itxiko da

Udal Igerilekuetako taberna ustiatu nahi duten pertsona edo taldeek beren proposamena aurkeztu beharko dute Urretxuko Udalean maiatzaren 13a baino lehen. Proposamena Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dute, bertaratuta edo elektronikoki, aukeran. Proposmenak gehienez ere 3 orri izango ditu, bi aldetatik idatzita eta edukiari ondoko puntuazioa emango zaio: 

KUDEAKETA PROIEKTUA

60 PUNTU

 

Taberna gisa eskainitakoaren egokitasuna eta aniztasuna: erosketa politika, hornitzaileekin harremanak,  eskaintza gastronomikoa, ingurumen inpaktua gutxitzeko neurriak….

30

Garbiketa protokoloa: garbiketaren maiztasuna eta metodologia

10

Ez ohiko jarduerak; antolatuko dituen ekintzak planteatuko dira: ekintza kopurua, nolakotasuna…

10

Bestelako hobekuntzak eta berrikuntzak

10

PLANTILA

40 PUNTU

 

Aurreikusten den lan plantilla egonkorra eta antolakuntza (txandak..)

15

Ostalaritzan esperientzia

25

 

Proposamen guztiak jaro eta aztertu ondoren, gehienez ere maiatzaren 27an jakinaraziko da erabakia. 

 

Urretxuko udala