Kirolak

Kirol eskaintza udan
Featured

Kirol eskaintza udan

 Urretxuko Udalak udako ikastaro programa erakargarria eskaintzen du gure gaztetxoek udan kirol aisiaz gozatzeko.

MULTIKIROLA 2022

Nori zuzendua: 2010-2015 jaioak (7-12 urte)
Izen–emateak: maiatzak 16-27 bitartean, Aldiri kiroldegian,
                            plazak bete arte*(gehienez 4 izen-emate pertsonako)

Ekimenaren datak: Uztailaren 4- 29 (4 aste)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:30
Plazak: 75
Kuota: Abonatuak 102,25 € – Ez Abonatuak 122,70 €


Hainbat kirol eta ekitaldi egingo dira: igeriketa, ibilaldiak, futbola, saskibaloia, atletismoa, esku pilota, frontenisa, beisbola, errugbi , kirol alternatiboak, patinak, herri kirolak…

Kirol instalazio desberdinak, bidegorria eta mendi ibilbideak erabiliko dituzte.

 Izen emate orria

Multikirola UDA izen.ematea 2022.pdf
Popular 265.6 KB 8
13/05/2022 15:42:51

 

HAUR, GAZTE ETA HELDUENTZAKO KIROL ESKAINTZA

Haurrentzako Hipika: Legazpiko zalditegian, asteko ikastaroak eskainiko dira, +8 urte behar dira.

Kirol ikastaroak gazteentzako: Hipika, Gaztefit, Totaltraining eta TRX-Zikling

Kirol ikastaroak helduentzako: Hipika, Pilates, Zikling, Ziklopower, Total Trainig, Powergap, TRX, Ziklopower, Zumba, Gim Mantenua eta Kore.

Informazioa Aldiri kiroldegian 943 038092

 

Urretxuko udala