Udako multikirol eskaintzan izena emateko epea maiatzaren 12an zabalduko du Urretxuko Udalak.
2013 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrek maiatzaren 12tik aurrera izango dute udako multikirol eskaintzan izena emateko aukera. Urretxuko Udaleko Kirol Sailak askotariko kirolez gozatzeko aukera eskainiko die uztailaren 3tik 30era bitartean, goizez, 9:30etik 13:30era.
Hilaren 23ra arteko epea izango da izena emateko, Aldiri kiroldegiko harreran. Gehienez 60 haurrek hartu ahalko dute parte.
Prezioak honako hauek izango dira:
|
ABONATUAK |
GAINERAKOEK |
Multikirola hilabetez |
108.15 € |
129.80 € |
Multikirola hamabost egunez |
63.80 € |
84.25 € |
Informazioa Aldiri kiroldegian 943 038092