UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu zen hirugarren aldiz argazki lehiaketa eta hemen ditugu sarituen izenak.
Argazki elkartearen eskutik eta Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu zen lehiaketa martxoaren 23rako. Antolatzaileak gustura ageri dira parte hartzearekin eta 14 partaideen lanak aztertu eta gero, Gotzon Aranburuk, José Cenerak eta Guillermo Murciegok, osatutako epaimahaiak, honako sari hauek banatu zituzten:
- Argazki onenari (150 € eta oparia): Iker Gutiérrez
- Bigarren argazki onenari ( 100 € eta oparia): Aitor Agirrezabal
- Herriko argazki onenari (90 € eta oparia): Carlos Mediavilla
- Gaztetxoen argazki onenari (50 € eta oparia): Luca Jarit
Zorionak!