Urretxuko Udalak bost urteko ibilbidea egin du Kirol Orientazio Zerbitzuaren arloan, 2020ko martxoan Mugitur Mugiment Kirol Orientazio Zerbitzua aurkeztu zuenetik. Bost urte lanean pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko eta Urretxuarren artean bizitza osasuntsua sustatzeko helburuarekin.
Urte hauetan Gizarte Ekintza departamentua eta Kirol departamentua aritu dira elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, osasuna, bere osotasunean sustatzen. Orain, urrats berri bat emateko unea heldu da eta horretarako, Kirol Orientazio Zerbitzua osatu eta Osasun Zentrora ere eramateko antolaketa bilerak hasi dira, Mugimentekin, Osasun saileko Osasun publikoko arloarekin, Goierri Urola Garaiko ESIarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Zumarragako Udalarekin.