Datorren igandean, martxoaren 23an ospatuko den UZ Trail aurkeztu zuten Urretxuko udaletxean, Patxi Catalan antolatzailea den Goierri atletismo taldeko ordezkaria, Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak eta Joseba Angulo Zumarragako kirol zerbitzuetako buruak.
Azken urteetan bezala, hiru ibilbide egongo dira: 23,4 kilometrokoa, 12,1 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa. Bi luzeenak Goierri Koparako puntuagarriak izango dira.
DISTANTZIAK:
UZ TRAIL: 23,4Kms/1600 m. IRTEERA: 9:00 (bukaera 12:00ak aldera)
UZ TRAIL SPRINT: 12,1Kms/800 m. +/- IRTEERA: 9:30
UZ TRAIL 6K: 6Kms/250 m+/- IRTEERA: 9:30
Ibilbide luzeko korrikalariak 09:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik.
Bi lasterketa luzeenetan 18 urtetik gorakoek bakarrik parte har dezakete eta lasterketa motzean, berriz, 20 urte azpikoek bakarrik.
Izen-ematea itxita dago eta 400 korrikalari eman dute izena. Catalanek emakumeen parte hartzea azpimarratu du. «100 parte hartzaile emakumezkoak izango dira, ia %25a. Lasterketa luzean %18 emakumezkoak izango dira, ertainean %26 eta motzean %46».
Maialen Fidalgok UZ Trail goraipatu du, auzolanean antolatzen delako eta kanpotarrak erakartzen dituelako. Hori dela eta, antolatzaileei eskerrak eman dizkie.
Aurten ere, egunean bertan bakarrik ez, hurrengoetan ere gozatu ahalko dugu UZ Trailez, Argazki Rallyaren bidez. Bi maila egongo dira aurten ere: helduena, bata; eta 16 urtez azpikoena, bestea. Parte hartzaile bakoitzak bost lan aurkeztu ahalko ditu gehienez, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko ditu, martxoaren 26ko, 14:00ak baino lehen.
Sariak apirilaren 4an banatuko dira, Urretxuko udaletxeko atarian.
“Argazkia” elkartearen eskutik eta Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu da lehiaketa. Antolatzaileek argazkizale guztiak nahi dituzte animatu martxoaren 23an ekitaldi honen argazkiak ateratzera eta ondoren lehiaketan parte hartzera. Oso erreza da eta kirol proba honek irudi benetan ikusgarriak eskaintzen ditu, edozein argazkizaleren gozamenerako.
Oinarriak hemen
2025 UZ - TRAIL ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK.pdf
Popular 142.69 KB 41 |
28/02/2025 20:01:40 |