Goierri KEko lehendakariak, Goierri powerlifting-eko ordezkariak eta Urretxuko alkateak hitzarmena sinatu zuten atzo udalak bere jarduera burutzeko lokal bat lagatzeko, horretarako material egokiaz hornitua
Udalaren helburuetako bat da, eta hala jasotzen du gobernu-taldearen legegintzaldi-planak, jarduera fisikoa udal-kolektiboen artean sustatzea. Gainera, legegintzaldiko plan horrek zehazkiago ezartzen du dagoeneko finkatuta dauden jarduerak indartu eta babesten jarraitu behar dela, eta, era berean, talde berriei eskaintza zuzenduko dieten kirol eta/edo elkarte berriak bultzatu behar direla. Boluntariotza eta komunitatearen alde lan egiteko gogoa falta dela dirudien garai hauetan, gauza berriak egiteko proaktibitatearen eta ilusioaren falta sumatzen dugun honetan, bereziki pozgarria da Goierri Powerlifting osatzen duten gazteek antolatzeko, taldeasortzeko eta proiektu hau martxan jartzeko ekimena izatea.
Horrelako ekimen baten aurrean, Udalak ez du zalantzarik izan, orain arte Urretxun ezagutzen ez zen jarduera praktikatzen eta zabaltzen jarrai dezaten.
Powerlifting taldeak 15 kirolari inguru izango ditu oraingoz, neska-mutilak, eta astelehenetik igandera bitartean Ederrena pilotalekuko eraikinean dagoen lokalean entrenatuko dute.
Gure inguruan gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirol hau ezagutu nahi duten guztiek Goierri K.Erekin harremanetan jarri eta bertan egiten dituzten entrenamenduak ezagutu ahal izango dituzte.