Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak jasotzeko epea ireki da eta maiatzaren 13an itxiko da
Udal Igerilekuetako taberna ustiatu nahi duten pertsona edo taldeek beren proposamena aurkeztu beharko dute Urretxuko Udalean maiatzaren 13a baino lehen. Proposamena Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dute, bertaratuta edo elektronikoki, aukeran. Proposmenak gehienez ere 3 orri izango ditu, bi aldetatik idatzita eta edukiari ondoko puntuazioa emango zaio:
KUDEAKETA PROIEKTUA |
60 PUNTU |
|
|
Taberna gisa eskainitakoaren egokitasuna eta aniztasuna: erosketa politika, hornitzaileekin harremanak, eskaintza gastronomikoa, ingurumen inpaktua gutxitzeko neurriak…. |
30 |
Garbiketa protokoloa: garbiketaren maiztasuna eta metodologia |
10 |
|
Ez ohiko jarduerak; antolatuko dituen ekintzak planteatuko dira: ekintza kopurua, nolakotasuna… |
10 |
|
Bestelako hobekuntzak eta berrikuntzak |
10 |
|
PLANTILA |
40 PUNTU |
|
|
Aurreikusten den lan plantilla egonkorra eta antolakuntza (txandak..) |
15 |
Ostalaritzan esperientzia |
25 |
Proposamen guztiak jaro eta aztertu ondoren, gehienez ere maiatzaren 27an jakinaraziko da erabakia.