Igandean Urretxun egingo den Gipuzkoa Klasikoa aurkeztu da gaur Udaletxean. Prentsaurrekoan, Joanjo Gozalez, Gipuzkoako Federazioko lehendakaria, Abraham Olano, zuzentari teknikoa, Aitor Chico, karrerako Zuzendaria eta Goierri Txirrindu eskolako ordezkaria eta Maialen Fidalgo, Kirol arloko zinegotzia izan dira. Gazte mailako txirrindularitza proba hau egutegiko garrantzitsuena da eta, hala, nazioarteko txirrindulari onenek parte hartuko dute.
Txirrindulariek 123 kilometroko ibilbidea osatuko dute. 10:30ean abiatuko dira, Iparragirre plazatik. Helmuga ere bertan egongo da.
Urretxutik Azkoitira joango dira, handik herrira itzuliko dira eta bukatzeko Oñatira joango dira bi aldiz. Oñatitik bigarrengoz itzultzen direnean, Lilibasoko aldapatik Mundo Mejorrera igoko dira. Eguneko zentrora jaitsiko dira eta Elizalde eta Matxinportatik Iparragirre kalera joango dira. Irabazlea helmugara 13:30ean iristea espero da.
Urretxura taldetxo bat iristen bada, txirrindulariek Lilibasotik Mundo Mejorrera doan aldapa gogorrean erasoa jotzeko aukera edukiko dute. Ez da ibilbideko aldapa bakarra izango: Udana bitan igo beharko dute eta Oñatiko Arregi gaina behin. Udana hirugarren mailakoa da eta Arregi bigarren mailakoa.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira lasterketarekin, eta lasterketaz gozatzera gonbidatu dituzte zaleak, beti ere segurtasun neurriak betez.