Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi digunez, COVID-19aren eta jarduera fisikoaren eta kiroletako Informazioa eguneratu du, eta horrenbestez, 16/2021 dekretuaren inguruko interpretazioa.
Hala, gaurtik aurrera “Udalerri mugakideen arteko ohiko mugikortasuna baimentzen da, lurralde historikoa edozein dela ere, ikastaro edo jarduerak gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan egiteko.”
Beraz, Zumarragan bizi diren erabiltzaileek Aldiri kiroldegira joan eta eskaintzen dituzten zerbitzuez goza dezakete, pandemia-egoerak ezarritako erabilera-baldintzak betez.
Barkatu egoera aldakor honetan sortutako eragozpenengatik eta eskerrik asko aldez aurretik egoera ulertzeagatik.