BPXportetik sortutako bideoen plataformari (http://entrenadesdecasa.bpxport.es) hainbat hobekuntza gehitu dizkiogu eta honen berri eman nahi dizugu.
1.SAREA zerbitzua (Sareko arreta zerbitzu egokitua): Erabiltzaileek formulario txiki bat beteta, arreta pertsonalizatua jasoko dute plataformako bideoen erabileraren inguruan. Zerbitzu gehigarri honetan, norbanako bakoitzari, bere ezaugarrien eta gaitasunen arabera, zein bideo egitea komeni zaion adieraziko zaio.
2. Aste bakoitzeko jarduera egutegia: Plataforman, erabiltzaileek, aste bakoitzerako sorturiko egutegi bat jasoko dute. Egutegi horretan, streamingean emango diren saioak, errutina programatuak, jarduera gidatuak, eta saio koreografiatuen proposamenak aurkitu daitezke.
Espero dugu, zerbitzu gehigarri hauek zuen gustokoak izatea.