Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta biztanle guztientzako modukoak.
Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.
Ikastaroak abian jartzeko gutxieneko kopuru batek eman behar du izena.
2019ko 1. Hiruhilabeteko kirol egitaraua urtarrilaren 3tik martxoaren 29ra bitartean egingo da eta ikastaro hauek 3 hilabeteko iraupena dute. Aldiri kiroldegian eman beharko da izena.
Gogoratu behar da Kirol Txartelaren abonatuek deskontua izango dutela ikastaroen prezioan, eta gainontzeko biztanleei ere zuzenduta daudela. Fitness gelako erabiltzaileek entrenamendu planak prestatzeko aholkularitza zerbitzua izango dute.
Informazioa eta argibideak: ordutegiak, egunak eta izen ematea Aldiri Kiroldegian, telefono honetan: 943 038092.
Hona hemen 1. hiruhilabeteko ikastaro eskaintza
Kirol Ikastaroak 1. Hiruhilekoa 2019.pdf
Popular 56.74 KB 1965 |
03/01/2019 15:45:16 |