Datorren urriaren 3an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2018ko ibilbideen programa berri bat jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan. Herriko adineko jendeak kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura bultzatu nahi dute Tipi-Etaparen bitartez.
Etxean gelditu beharrean, lagun artean paseatu eta ohitura osasuntsuak hartzeko aukera paregabea eskainiko dute. Antolatutako ibilbideak lauak eta laburrak dira, helburua ariketa fisikorik egiten ez duten eta zailtasunak dituzten pertsonak mugiaraztea baita. Ibilaldiak asteko egun jakin batean egingo dira, asteazkenetan, hain zuzen ere, eta beti abiapuntu eta ordu bera (11:00etan) izango dute. Areizaga-Kalebarren plazan jarri duten Ttipi-Etapa seinalearen alboan bilduko dira eta beti izango dituzte kiroldegiko begiraleren bat eta herriko elkarteetako boluntarioak zain. Bestalde, aipatu, monitoreak petoak eramango dituztela parte-hartzaile bakoitzarentzat, ekimenean parte hartzen dutenak identifikatu ahal izateko. Horretaz gain, bakoitzari fitxa bat egingo zaio eta irteera bakoitzean zigilua jarriko da asistentzia kontrolatzeko.
Beraz ekimenean parte hartu nahi dutenak, urriaren 3an, goizeko 11:00etan, Areizaga-Kalebarrendik abiatuko dira ibilbide bat egiteko. Aukeratutako ibilbideak ordu beteko iraupena izango du eta ez da izenik eman behar.
Urritik abendura bitartean, astean behin (asteazkenetan, 11:00etan, Areizaga-Kalebarren), ibilbide gidatuak antolatu dira. Herri mailan aktibitate fisikoa indartzea azken finean. Ibilaldi osasuntsuak, herri zirkuituak eta taldeko ekintzak sustatuko dituzte parte-hartzaileek.