ATE IREKIAK ALDIRI KIROLDEGIAN IKASTARO BERRIAK EZAGUTZEKO: TOTAL TRAINING eta CORE Apirilak 23 eta 25. Garai berriei egokitutako ikastaroak ezagutzeko aukera eman nahi du Urretxuko Kirol Zerbitzuak: Total Training eta Core, ikastaro berri hauek gertutik ezagutu ahal izateko, ate irekiak antolatu ditu Aldiri kiroldegian.
Kirol Zerbitzuak herritarrak gonbidatu nahi ditu apirilaren 23an eta 25ean Aldiri Kiroldegira gerturatu eta dohainik ikastaroak ezagutzera; horretarako, kiroldegiko harreran eman beharko da izena.
Ate-irekien ordutegia honako hau izango da: Total Training : 17:00etan eta Core: 20:00etan.
Informazioa eta izen ematea:943 038092Azken berriak facebook eta twitterren jarraitu