Atzo buruturiko osoko bilkuran, Urretxu udalak aho batez onartu zuen Aldiri kiroldegiaren kudeaketa BPXPORT KIROL ZERBITZUAK enpresari esleitzea, kontratazio mahaiak egindako txostena berretsiz.
Enpresak behin bermeak aurkeztuta, Udalak espero du BPXPORT-ek ekainarean 1ean beregain hartzea Aldiri kiroldegiaren kudeaketa bi urterako 294.000 euroen truke, urtez urte luzatu daitekeena gehienez lau urte osatu arte.
Aldiri kiroldegiari lotuta dauden 11 langileak subrogatu behar ditu enpresak, nahiz eta gutxi batzu lanaldi osoa izan eta beste batzu partziala, begiraleen kasuan.
BPXPORT KIROL ZERBITZUAK enpresak 87,12 puntu lortu zituen, aurkeztutako beste bi enpresak baino hamar puntu baino gehiago eskuratuz. Hortaz, Udalak prozesua itxi du urte hasieran lizitazioa hutsik gelditu ostean enpresarik aurkeztu ez zelako.