UGGASA eta eskualdeko Udalok elkarlanean, "Argi Dugu" ekimena martxan jarri dugu. Ekimen hau eskualdeko biztanleei dago zuzenduta eta etxebizitzetan egiten den energia kontsumoaren gakoak hobeto ezagutzea du helburu, baita zaurgarritasun energetikoaren errealitatea ezagutzea eta berau ekiditeko neurriak hartzea.