Berriak - Jasangarritasuna

Birziklapenaren bidez, hondakinak bigarren mailako lehengai-iturri bilakatzen dira. Beraz, birziklatzeak lagundu egiten du baliabide material eta energetikoen erabilera murrizten eta kutsadura eta kapital naturalaren degradazioa murrizten. Hondakinak birziklatuko direla bermatzeko, gaikako bilketa eta hondakinen sailkapen egokia egitea funtsezkoak dira. 

Ikus ondorengo bideoa:

Ohiturek, eta jarduteko moduek erabat baldintzatzen dute gure bizitza eta gure ingurunea. Ohitura jasangarriek hoberako  aldaketa eragin dezakete, ez duzu uste? Zure ohiturak ezagutu nahi ditugu elkarrengatik ikas dezagun! Partekatu Facebook-en #ohiturajasangarriakurretxu erabiliz.

Murrizteak  baliabide gutxiago erabiltzeaz gain gutxiago botatzea esan nahi du. Substantzia, material edo produktu bat desegin aurretik hartutako neurri eta ekintzen sorta osoa da hondakinen murrizketa. Gutako bakoitzaren banakako ekintzak oso garrantzitsuak dira! Zure ohitura jasangarriak ezagutu nahi ditugu. Partekatu Facebook-en #ohiturajasangarriakurretxu erabiliz.

Zergatik da garrantzitsua hondakinak murriztea? Gure eguneroko bizitzan hondakin gehiegi sortzen dugu. Ekoizpen eta kontsumo ez-jasangarrien ondorio dira eta hauek murriztea funtsezkoa da baliabide naturalak zaintzeko eta kutsadura gutxitzeko. Hondakinen prebentziorako lehen pausoa, beraz, hondakinik ez sortzea da!

Natura zaindu behar dugu. Guk zaintzen badugu, berak zainduko gaitu. Partekatu al duzu dagoeneko zure ohitura jasangarria?

Urretxuko udala