Jasangarritasuna

Urretxu %79ra iritsi da birziklatze tasan
Featured

Urretxu %79ra iritsi da birziklatze tasan

Abuztua hilabete aparta izan da gaikako hondakin-bilketari dagokionean; %79ra iritsi baikara. Honi Uztaileko %78ko datua gehitzen badiogu, urteko bilketa tasa %77an gelditzen da.

Ia bi urte pasa dira Urretxun bosgarren edukiontzia jarri zenetik, eta hasiera hasieratik hobekuntza nabaria izan zenez - %47tik %74 pasa baikinen- datu hau urtez urte hobetzen ari gara. 2017an media  %75ekoa izan zen, eta aurten %77ko media daramagu.

Datu hauei esker, eta Urretxuarrek egindako lan eta esfortzuari esker, mankomunitateko udalerrien rakinean, Urretxu azkenaurreko postutik zazpigarrenera pasa da (22 udalerri gara guztira); eta mediaren gainetik dago.

Udaletxetik eskerrak eman nahi dizkizuegu egiten ari zareten esfortzuagatik, eta hobetzen jarraitzera animatu; egindako lan honek ingurugiroaren babesari eragiten baitio zuzenean, eta hondakinen kudeaketaren kostuari ere bai.

 

Urretxuko udala