Jasangarritasuna

Kale garbiketa zerbitzua ezagutzen
Featured

Kale garbiketa zerbitzua ezagutzen

Hilabete honetan zehar hiru ikastetxetako haurrek herriko kale garbiketa zerbitzua ezagutzeko aukera izaten ari dira.

Irteera horiek honako helburu nagusiak dituzte:

  • Ikasleei jakinaraztea zeinen garrantzitsua den EZ ZIKINTZEA, udalerria garbi egon dadin.
  • Kaleko garbiketaz arduratzen diren langileen zeregina ezagutzea eta ulertzea.
  • Urretxuko gazteen artean praktika onak sustatzea: hondakin mota bakoitza nola ekidin daitekeen eta sortutakoa nola kudeatu behar den.
  • Kaleetako zikinkeriari eta kaleko garbiketaren garrantziari buruzko gogoeta egitea, eta hobetzeko proposamenak egitea.

 

Espero dugu esperientzia probetxuzkoa izatea eta ea denon artean Urretxu garbiago bar lortzeko gai garen!

 

Urretxuko udala