Jasangarritasuna

Horma-irudi bat margotzeko boluntarioen bila!
Featured

Horma-irudi bat margotzeko boluntarioen bila!

Izena emateko azken eguna: maiatzak 10

Adin eta interes desberdinetako margozale talde bat osatu nahi du Udalak.

Nekazal kultura izango da gaia eta Gainzuriko saskibaloi kantxako pareta marraztuko dute.

Ikertze elkarteko hezitzaile batek eta Arantxa Orbegozo eta Nerea  Linazasoro margolariek lagunduko dute prozesuan. Luxuzko laguntzaileak!

 Nola eta noiz?

  • Prestatzeko 3 bilera egingo dira: maiatzak 16, 23 eta 30.

Bertan taldeak ideiak proposatuko ditu, forma emango dizkiete, adostuko dituzte… Bilera bakoitzak 2 ordu iraungo ditu. Aurreikusitako ordutegia: 18:00- 20:00.

  • Horma margotzeko asteburu oso bat beharko da: ekainak 7, 8 eta 9. Zehazki:
    • Ekainak 7, ostirala, arratsaldez
    • Ekainak 8 (larunbata) eta 9 (igandea), goiz eta arratsaldez

Dei egiten diegu margotzea edota denbora partekatzea gustokoa dituzten gazteei, helduei, emakumezkoei, gizonezkoei… eta orokorrean parte hartzeko gogoa duen edonori.

 Ekimenaren bestelako xehetasunak:

  • Uggasak eta Urola Garaiko udaletxeok antolatutako ekintza da.
  • “Nekazal Kultura” Eskolako Agenda 21eko 2018-2019ko ikasturteko gaia da.
  • Helburuak:
    • Eskola Agenda 21eko gaia zabaltzea (Nekazal kultura)
    • bizikidetza bultzatzea
    • zenbait balore eta trebeziak  sustatzea (irudimena, sormena, antolaketa, konstantzia, …)
  • Dohain da

Izena emateko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu elektronikoa bidali edo udaletxera deitu:   943038082.

20 plaza daude.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 10.

 

 

Urretxuko udala