2022ko Erreka Egunean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Hitzordua:
Irailaren 24an, larunbatean,
Goizeko 10:30etatik 12:30etara,
Areizaga – Kalebarren plazan
Materiala banatu ondoren, erreka garbitzeari ekingo diogu.
Lana amaitutakoan hamaiketakoa egingo dugu Areizaga - Kalebarren plazan.
Izen ematea egiteko bidali posta elektronikoa
Gogoratu jarduerarako arropa aproposa eraman behar dela eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dutela.
Egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, har ezazu bitartean gure agurrik beroena!