Ederrena pilotalekuko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren obrak Europar Batasunak - NextGenerationEUk funtsak finantzatu ditu, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Obren guztizko inbertsioa 91.871,73 eurokoa izan da, eta horietatik 74.908,80 euroko laguntza lortu da.
Instalazioaren potentzia osoa 104,04 kW-koa da, eta urtean 111.026kWh-eko ekoizpena izango duela kalkulatzen da. Ekoizpen honekin % 73,9ko autokontsumoa izango dugu eraikin publiko hauetan: frontoia, udaletxea, kiroldegia, kultur etxea, liburutegia, Gazte Bidean eta Bake Epaitegia.