Urretxuko udala Urola Garaia eskualdea osatzen duten beste udalekin eta Uggasa garapen agentziarekin batera energia mahaia bat osatzen dute. Bertan energia inguruko erabakiak hartzen dira eta horretako bat Eskualdeko Energia Iraunkorreko Plana sortzea izan da.
Eskualdeko Energiaren Plan Iraunkorra, ARGITZEN Urola Garaia 2021-2026 izenekoak, erakundeei, enpresei eta, oro har, herritarrei zuzendutako ekintzak biltzen ditu, energia berdea eta gizartearen parte-hartze aktiboa lehenetsiko dituen eredu bat bultzatzeko.
Zuen kezkak eta beharrizanak ezagutzea gustatuko litzaiguke inkesta honen bitartez. https://forms.gle/Nu7CEfDCquKACJWGA
Argitzen Urola Garaiaren inguruan gehiago ezagutu nahiko zenuke? https://www.uggasa.eus/es/programa-argitzen-urola-garaia/