Agerian gelditu da ekainaren 27an Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kaletan azaldu ziren esku koloretsuen esanahia!...
Aste betez egon dira lurrean itsatsita adin, sexu, eta arraza desberdinetako eskuak kolore desberdinez inguratuta. Atzo horiek desagertu eta beste batzuk ordezkatu dituzte, aurrekoen esanahia agerian utzi dutenak. Denok sortzen ditugu hondakinak baina askotan ez dugu asmatzen hondakin mota batzuk nora bota behar ditugun.
Zalantza horiek argitzeko kanpainaren zati bat da, egun hauetan zehar lurrean ikusten ari garena. Irudi handian ikusiko duzu kanpainan parte hartzeko gonbitak saria duela, lau kolore alaietako eskumutur desberdinak eskuratu ahal izango dituzu web gunean sartzen bazara eta joko batean parte hartzen baduzu. Bertan planteatuko zaizkizu bereizketa egiterakoan ohikoak diren hainbat zalantza, baita argitu ere. Asmatuz gero, eskumuturrekoa lortuko duzu. Parte hartu, doakoa da eta zure herriko hondakinen kudeaketa egokiaren alde pausuak ematen ariko zara.
KANPAINAREN ZERGATIA Sasietako Mankomunitateak detektatutako arazo bati erantzun nahi dio kanpaina honek: batez ere edukiontzi horian azaldu behar ez luketen hondakin mota desberdinak azaltzen direlako. Gaikako sailkapena gaizki egiteak birziklapena zaildu eta garestitu egiten du eta gure eskuetan dago modu egokian egitea; bereizketa egitea beharrezkoa da, baina ondo egin behar dugu benetako birziklapena posible izan dadin.
Nora botako zenuke puskatutako pertxa bat? Eta kontsumo baxuko bonbilla bat? Sartu Uggasako web orrian eta zure herriko udaleko web orrian eta hori eta beste hondakin mota batzuk nola sailkatu behar diren ikasiko duzu. Anima zaitez!
A lo largo de una semana hemos podido observar adheridas al suelo sobre fondos de colores, manos de personas de diferente edad, género y origen que ayer desaparecieron, y han sido sustituidas por otras que han dejado claro el significado de las anteriores. Todos y todas generamos residuos pero muchas veces no acertamos dónde depositar algunos de ellos. Lo que observamos en el suelo estos días es una parte de la campaña surgida con el fin de aclarar esas dudas.