Amaia Ayerbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistek aurkeztuko dute.
Ongizatea, osasuna, elikadura eta garaiko janariaren inguruko solasaldia.
BERTATIK BERTARAK antolatua.
Ezkio- Itsasoko Eskola Txikiko jangela bertako produktuez hornitzeko esperientzia pilotu bat martxan jarri zen 2015-2016 ikasturtean. Topa ostatuko sukaldean prestatzen dira menuak eta harrezkero, garaian garaiko eta bertako baserrietako ahalik eta produktu gehien erabiltzen ditu Margari sukaldariak.
Horretarako, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista -nutrizionistaren laguntza du sukaldariak. Berak menuak bertako, baserrietako eta garaiko elikagai eskaintzara egokitzen ditu, umeak modu osasuntsu eta orekatuan elikatu daitezen. Honetan bidelagun ditugu Agerre, Larrea eta Berroeta baserriak, baita ere, Josune Janari denda
eta ATA harategia ere: Landeta, Beain III, Zela, Leturiondo, Zuasola eta abar baserriekin harremana eginez Guztiok elkarrekin eta bizi geran inguruko lurrak emandakoarekin jangelako erabiltzaileak elikatzeko kapaz izan gera eta gaur egun esperientzia bizirik jarraitzen du.
Paraleloan, jangela zerbitzu publiko desberdinetako jantokietan ibili ginen. Hemendik ikasitakoetatik, elikadura eta ongizatea begirada, herri mailara zabaltzeko unea iritsi da. Iaz, eskola txikiko familiekin eman zen informazio- sentsibilizaziorako gune berria bat eta ildo berdinetik herri mailako galdeketa egin zen. Eskolak nutrizio zerbitzua jasotzen duela zekiten galdetzen zen eta ongizate kontzientzia bat sortu ahal izateko tailerrak,
tertuliak edo beste batzuk interesatzen zaien edo beharra ikusten zuten. Galdetegiari erantzundakoa ARDATZ hartuta prestatu da solasaldia.
EZKIO ITSASOKO herritarrekin egon gera martxoan eta orain, URRETXU, LEGAZPI eta ZUMARRAGAKO-ei luzatzen zaie gonbidapena. Zehazki, URRETXUN, hitzaldia maiatzaren 12an izango da, 18:00-20:00 Urretxuko Kultur Etxean.
Amaia Ayerbe eta Amaia Díaz de Monasterioguren nutrizionistek zuzenduko dute modu praktiko eta dinamikoan. Adituek elikadura, mugimendua, natura eta autozaintza gaiak landuko dituzte.
Aldi berean, naturak eskaintzen dizkigun garaiko elikagaiak ezagutzen eta horiei etekina ateratzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Beste zenbait erremintekin batera, ongizatea bermatuko duen elikadura plan orekatua eraman ahal izateko ezagutzak landuko dituzte.