Urretxuko Udalak Udalerriko lau kontenedore guneetan kafe kapsulak birziklatzeko lau edukiontzi jarri dituela jakinarazten du.
Kafe-kapsula gero eta produktu kontsumituagoa da eta errefusaren frakziora joaten da zuzenean. Udaletik, ekonomia zirkularraren eta ingurumenaren etengabeko zaintzaren alde eginez, kapsula horiei bigarren bizitza bat ematearen aldeko apustua egin dugu.
Kapsula horiek, birziklatzeko dagokion edukiontzian utzi ondoren, balorizatu egiten dira eta produktu bihurtzen dira; adibidez, plastikoa birrintzetik eta aluminiotik hiri-altzariak egiten dira. Era berean, kafe-kapsulak biltzen dituen edukiontzi bakoitza 7.500 kafe-kapsulaz eginda dago.
Bestalde, kafe hondarrarekin landareentzako substratuak egin daitezke, pellet eta briketaz gain. Dagoeneko erabiltzen den produktu bati balio berri bat ematea ingurumena zaintzea da, eta birziklatzearen eta gure ingurunea zaintzearen bide horretan jarraitzen dugu Urretxuko Udaletik apustu egiten.
Kafe kapsulen edukiontziak udalerriko lau puntu hauetan jarri dira: Labeaga 33, Iparragirre - Barrenkale, Lilibaso eta kalerrotan, Lizeo parean. Udaletxetik jakinarazten da Urretxuko herritarrek edozein unetan utzi ahal izango dituztela kafe-kapsulak edukiontzi horietan egun eta ordutegi mugarik gabe. Halaber, Udaletxetik jakinarazten da datorren hilabeteetan edukiontzien erabileraren balorazioa egingo dela eta aztertuko dela ea Udalerriko gainontzeko edukiontzi guneetan horrelako edukiontzirik jartzea komeni den.
Amaitzeko, Udalak herritarrak animatzen ditu kafe kapsularen edukiontziak erabiltzera eta hondakin birziklagarri hori gainerakoen zatikitik bereiztera. Keinu txiki horri esker hondakinak balorizatu ahal izango dira beste elementu batzuetarako lehengai gisa berrerabiliz, beste batzuk kontsumitu beharrik gabe.