Aste honetan hasi dira Udaberriko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.
Izurriak kontrolatzeko kanpaina honetan emaitza onak lortu ahal izateko, bestela ezinezkoa baita, urretxuar guztien kolaborazioa eskatzen da, eta horrenbestez, herritar guztiei gogorarazi nahi diegu oso garrantzitsua dela zaborra ateratzeko ezarrita dauden egunak eta orduak errespetatzea, eta nola ez, kaleak eta gainontzeko gune publikoak garbi edukitzea, horretarako zakarrontziak erabiliz.
Era berean, gogora ekarri behar da karraskari populazioa kontrolpean mantentzeko ezinbestekoa dela jokaera batzuk ekiditea, adibidez usoak eta kalean abandonaturik dabiltzan beste animalia batzuei janaria ematea, txakurrei, katuei, eta abarrei… Hortaz, urretxuar guztiei eskatzen dizuegu animaliak edukitzeko eta babesteko Ordenantzan (GAO, 1997/06/17) ezarritakoa errespetatzea, aipatutako jokabide horiek arautu eta debekatzen dituen Araudia.
Eta azkenik, Urretxuko Udaleko Ingurugiro Departamentuak esker ona adierazi nahi die herritarrei izurrite honen kontroleko laguntzagatik, izan ere jasotzen diren deiak ezinbestekoak baitira karraskariak kontrolatzeko egin behar diren planifikazioan eta jarduketetan. Ondorengo hauek dira karraskariak ikusten ditugunean informatzeko telefonoak: 943038082 (Ingurugiro), 943038085 (Udaltzaingoa).