Aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, ezin izan dugu erreka eguna ospatu eta Urola Ibaiko hondakinak jasotzeko enpresa bat kontratatu dugu Urretxu eta Zumarragako Udalok. Hilabete honetan, hiru egunetan zehar ibaiko hondakinak jaso eta Garbigunera eramango dituzte. Era berean, burdinsareak jarri ditugu herriko zubietako heldulekuetan, kaleetako zaborra ibaira erortzea ekiditeko.
Dena den, urteak daramatzagu Erreka eguna ospatzen eta datorren urterako ekintza hau berreskuratzea espero dugu. Bien bitartean, egun hau ospatzea ahalbidetu duten partehartzaile guztiei eskerrak emateko bideo hau prestatu dugu: