Ostegun honetan, ekainaren 4a, ostegunetako azokak bi kokaleku izango ditu: Gernikako Arbola plaza (bertan mantenduko dira elikadura postuak) eta Lizeoko kantxa (bertan jarriko dira arropa eta oinetako postuak).
Guztira 12 salmenta-postu izango dira: ohiko 8 elikadura-postuak, eta beste lau berri gehituko zaizkie.
Gernikako Arbola plazan jartzen ziren lau postu horiek Lizeoko kantxan egongo dira orain, egoera berri honek eskatzen dituen segurtasun-distantziak mantendu ahal izateko.
Udalak gogorarazi du erosleek maskararekin egin beharko dutela beti, eta arrisku-taldeetako pertsonei neurri horiekin bereziki zorrotzak izatea.
Saltzaileen kasuan, 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldeetako kideak ezin izango dira joan, beti modu arduratsuan jardungo dute, eta udaltzainek tenperatura hartuko diete. Gainera, postu bakoitzak eskuak desinfektatzeko gel hidroalkoholikoak izango ditu.