Ekainaren 1ean edokiontzi marroietako sarrailak aktibatuko dira eta txartela beharko da.
COVID-19 dela eta, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako sarrailak eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak desaktibatu ziren, txartelik gabe noiznahi ireki ahal izateko.
Pixkanaka sarrailak berriro aktibatuko dira eta txartela beharko da edukiontziak irekitzeko.
Hasteko, ekainaren 1ean edukiontzi marroien sarrailak aktibatuko dira soilik. Oraingoz, edukiontzi grisak eta pixoihalenak irekita jarraituko dute jakinarazi arte.
Norbaitek txartela galdu baldin badu 943 16 15 55 telefonora lehenbailehen deitzea komeni da beste txartel bat bidaltzeko.
KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN
Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez plastikozko poltsen ordez poltsa konpostagarriak erabiltzeak duen garratzia azpimarratzeko. Kanpaina honek kalitatezko konposta lortzea du helburu.
Aurten Sasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean iaz hasitako kontzientziazio kanpainarekin jarraituko du. Ekainaren 1etik aurrera, Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatuko da Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan.
Konpostarekin batera, garbigunera hurbiltzen direnei informazio-orria emango zaie bildutako organikoa txukun bereiztearen garrantzia eta organikoarekin egindako konpostaren kalitatea bereziki azpimarratuko dituena. Orriak organikoa bereizterakoan antzeman ohi izan diren ohiko akatsen inguruko informazioa ere jasoko du, hala nola, pixoihalak edo ontziratutako janaria botatzea, plastikozko poltsak erabiltzea eta abar. Konposta nola erabili behar den ere adierazten da.
Kanpaina hau euren etxebizitzetan edo komertzioetan egunero hondakinak txukun bereizten dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko modua ere bada.
Hondakin sorkutza gutxitzeko garbigunera datozen herritarrek euren poltsa ekarriko dute etxetik.
Garbiguneko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, de 9:00-12:30 eta 15:30 a 18:30ak bitartean eta larunbatean, 9:00 a 13:00ak bitartean.