Urretxuko Udalak otsailaren 17an aurkeztu zuen Irimoko biodibertsitatea areagotzeko Plana eta ordutik hona hainbat pausu eman dira.
Hain zuzen ere, Zuhaitz egunarekin eman zitzaien hasiera planean jasotako ekintzei eta herriko ikasleak buru belarri aritu ziren landaketak egiten otsailaren 20an. Landaketa horiek Legazpiko Mendilan enpresak amaitu zituen eta guztira bertako espezieez osatutako 2600 zuhaitz landatu ziren institutu azpiko zelaian. Orain igerileku ondoko pinudiaren txanda heldu da eta maiatzaren 18tik 22ra bitartean bertako pinudia botako da. Era berean, sortzen diren adarrak lekuan bertan txikituko dira lurrarentzako ongarri bezala erabiltzeko eta garbiketak egingo dira hurrengo neguan hostozabalak landatu ahal izateko.