Irimo mendiko biodibertsitatea hobetzeko planaren barruan, Zuhaitz eguna ekimena burutu da gaur.
Ikastolako Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 75 ikasle, La Salleko laugarren mailako 42 ikasle eta Gainzuriko laugarren mailako 66 ikasleri esker, 100 zuhaitz ale landatu ahal izan dira institutuaren azpian dagoen lursailean. Hain zuzen ere, 44 haritz, 44 lizar eta 12 gereziondo landatu dira. Gure ustez, beharrezkoa da horrelako sentsibilizazio-jarduerak egitea, ditugun balio naturalen eta kulturalen kontzientzia sortzeko. Izan ere, ezagutzen dena bakarrik babestu eta baloratu daiteke. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!