Udalak birziklatzeko koloretako poltsak eskuragarri jarriko ditu bizilagunentzat San Joaneko bazkarirako.
Urteroko moduan edukiontzi gehiago jarri ditugu San Joanetan sortzen diren hondakinak sailkatuta jasotzeko eta gainera, herritarrei lana errazte aldera, birziklatzeko poltsak eskainiko ditu Udalak. Horretarako, karpa ondoan 10:30etatik 11:30etara mahaiak antolatzen arituko den Udal langileari eskatu beharko zaizkio poltsa horiek.
Mezu honen bitartez, herritarrei eskatu nahi diegu festaz gozatu dezatela baina eremua zainduz eta ingurumena errespetatuz, denon artean asko egin dezakegu eta!