Jasangarritasuna

2018ko Erreka eguna. Izena emateko epea ireki da

2018ko Erreka eguna. Izena emateko epea ireki da

2018ko Erreka Eguna gurekin igarotzera gonbidatu nahi zaitugu.

Hitzordua:

irailaren 29an, larunbatean,

goizeko 10:30etatik 12:30etara,

Areizaga – Kalebarren plazan

Materiala banatu ondoren, erreka garbitzeari ekingo diogu.

Lana amaitutakoan hamaiketakoa egingo dugu Areizaga - Kalebarren plazan.

Izen ematea egiteko bidali posta elektronikoa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Urretxuko udaletxeko 943038082 telefono-zenbakira deitu eta izena eta DNI zenbakia eman (beharrezkoak dira asegururako). Izena emateko azken eguna: irailak 26

Gogoratu jarduerarako arropa aproposa eraman behar dela eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dutela.

Egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, har ezazu bitartean gure agurrik beroena!

Urretxuko udala