Ontzi arinek oraindik ere zalantza ugari sortzen dituztela ikusirik, Urretxuko Udalak Sasieta Mankomunikateari edukiontzi horietan zer bota daitekeen eta zer ez adierazteko eranskailuak jartzeko ekarpena egin zion.
Ekarpen horri erantzunez, mankomunitateko herrietako edukiontzi hori guztietan eranskailu bereziak jarri ditu Sasietak. Bertan, grafikoki adierazten dira zeintzuk diren bota daitezkeen ontziak eta baita bota behar ez diren materialak ere. Bota behar ez diren material batzuk garbigunera eraman daitezke eta beste batzuk aldiz edukiontzi edo kubo grisean bota daitezke zuzenean errefusa moduan.
Hondakinak bereiztea bezain garrantzitsua da ongi bereiztea, ondorengo birziklatze-prozesua errazteko, beraz lanean jarraituko dugu prozesua hobetzen joateko!