Urretxu eta Zumarragako udalek Eguberrietan oinarritua 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarri dute martxan jada. Horrekin, bi udalerrietako dendariei erakusleihoak apaintzeko lanean lagundu nahi zaie, eta, bide batez, Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzera animatu, zeinak aurtengoan XIII. edizioa izango duen.
Aurreko urteetan tailerretan parte-hartu izan duten dendariei zuzendutako formazio saioan 8 merkatari ari dira parte hartzen (Zumarragako 6 eta Urretxuko 2) eta saio bakarra falta da. Bestean ordea, lehen aldiz parte-hartuko duten horretan alegia, 14 izan dira izena eman dutenak (non 6 Urretxukoak dira eta gainontzeko 8ak Zumarragakoak) .
Bigarren tailer honen iraupena 20 ordukoa izango da, eta urriaren 4tik 16ra eskainiko da. Bere helburua: establezimenduaren irudiarekin koherentea den espazio komertziala definitzea eta planifikatzeko kriterio orokorrak eskaintzea izango da; baita erakusleihoa erakargarria, ezberdina eta erabilgarria izateko oinarrizko egitura irudikatzea, beti ere produktua ahalik eta ondoen aurkezteko asmoarekin.