Jasangarritasuna

BIGARREN ESKUKO TXIRRINDUEN AZOKA
Featured

BIGARREN ESKUKO TXIRRINDUEN AZOKA

Mugikortasun astea dela eta eskualde mailan bigarren eskuko txirrinduen azoka antolatu dugu. Urretxun IRAILAK 17an izango da, astelehenean, Areizaga plazan.

ORDUTEGIA: 11:00-20:00

Bizikletak, osagarriak (haurrak eramateko aulkia, karroak, saskiak …) eta patineteak saltzeko eta erosteko aukera izango duzu. Bi modutara egin daiteke:

1. Irailaren 13, 14 eta 15 egunetan telefono honetara deitu: 943 72 45 04.

Ordutegia:9:00-13:00 eta 15:00- 20:00

2. Azoka egunean bertan bizikleta ekarri 11:00tatik aurrera.

Zure bizikletari oinarrizko azterketa egingo diogu, zurekin prezioa adostu eta geuk salduko dugu! Zerbitzua DOAKOA da!

 

 

Urretxuko udala