"TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA" lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du, modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu nahian.
Banatuko den diptikoan traste zaharrak ateratzeko ordutegia eta egutegia errespetatu behar dela azpimarratzen da, baina hori bakarrik ez: edukiontzien kontra ez jartzea, pasabidea ez oztopatzea eta edukiontzien erabilpena ez galeraztea eskatzen da.
Hilean behin edo bitan jasotzen diren herritan egutegi pertsonalizatua txertatu da, 2018 urtean zehar zein egunetan atera daitezkeen zehazten duena.
Diptikoak gogorarazten digu ezin dela edozein gauza atera. Badira atera ezin daitezkeen zenbait hondakin nahinahaiez garbigunera eraman beharrekoak, hala nola, eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak, gurpilak, egurrezko paletak, hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…) eta iñausketa-hondarrak (adarrak…).
2018_traste zaharren kanpaina_URRETXU.pdf
Popular 1.99 MB |
13/02/2018 01:00:00 |