Aurten Urretxuko Udala Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana lantzen aritu da. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi zen eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso zen. Era berean, aztertu zen udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.
Dokumentuan hainbat eragilek hartu dute parte eta beraien laguntzari esker lortu da Urretxuko BEG inbentarioa egitea. Inbentario hori oinarri modura hartuta 2030 urte bitarteko eszenarioa eraiki da. Eszenario hori funtsezkoa izango da BEG kopurua murrizteko. Ondoren Urretxuko klimaren arriskuaren azterketa egin da. Azterketa horretan Udalerriaren arriskuaren balorazioa, esposizioa eta ahulezia eduki dira kontuan.
Azkenik ekintza plana diseinatu da eta bertan 5 helburu, 6 ildo estrategiko eta 31 neurri definitu dira.
Urriaren 16an Udaletxean Planaren aurkezpena egin zen eta erabilitako aurkezpena ikus daiteke beheko dokumentua. Era berean plana kontsultatu daiteke eta azaroaren 22 bitartean ekarpenak egin daitezke.
Horretarako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi dezakezue eta informazio gehiago behar izanez gero edo zalantzarik baduzu deitu 943038082 telefonora.
Klima aldaketaren aurkako Plana_aurkezpena_2017_10_03.pdf
Popular 303.5 KB |
07/11/2017 13:48:30 |
Plan_Accion_urretxu_20171009.pdf
Popular 857.82 KB |
07/11/2017 14:01:00 |