2016ean UGGASAk 4 udalen partehartze eta Foru Aldundiaren laguntzarekin Eskualdeko Plan Energetikoa garatu zuen. Gaur egun, plan horretan jasotako hainbat ekintza exekutatzen ari gara eta azarotik aurrera, Aholkularitza Energetiko zerbitzua martxan jarriko dugu eskualdeko herritarrrei energiaren inguruko zalantzak argitze aldera.
Zerbitzu hau, udaletxe bakoitzean eskeiniko da azpian aipatzen diren egun eta ordutegian azaroaren 2tik abenduaren 29 arte:
-Ezkio: asteartean, 10.00-12.00tara
-Legazpi: ostiralean, 10.00-12.00tara.
-Urretxu: ostegunetan, 10.00-12.00tara
-Zumarraga: ostiraletan, 11.00-13.00tara
Beraz, animatu zaitezte eta etorri ostegunean Urretxuko Udaletxera energia aurreztearen inguruan izan dezakezun edozein zalantza argitu ahal izateko!