Lehen sektorea suspertzea ezinbestekoa zaigu. Ondorioz, landa lurren inguruko proiektu komun bat abian jarri dugu Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek, Goimenek eta GFAk. Iraila eta urrian zehar, egindako lanen berri emateko asmoa dugu, eta herritarroi izango diren saio irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
Aurkezpenak arratsaldeko 18:00etan izango dira:
Irailak 28 Zumarragan, Zelai Aristi Kultur Etxean, 18:00etan • Irailak 27 Ormaiztegin, Zumalakarregi Museoan, 18:00tan
- Goierri Garaiko Landa Lurren Diagnostiko Interpretatua lanaren aurkezpena
- Egun abian den Landa Lurren Dinamizazioa proiektuaren aurkezpena
- Lurraldearen funtzio soziala hitzaldia, Juan Requejoren eskutik (geografoa eta ekonomista)
Lan Saioak:
- Urretxu eta Zumarragako bizilagunak • Urriak 4 • Zumarragan • Zelai Aristi Kultur Etxean
- Ezkio eta Itsasoko bizilagunak • Urriak 5 • Ezkion • Udaletxean
- Gabiria eta Ormaiztegiko bizilagunak • Urriak 6 • Gabirian• Kultur Etxean
- Legazpiko bizilagunak • Urriak 10 • Legazpin • Kultur Etxean