Iragarrita zegoen bezala, joan den maiatzaren 2an, asteartea, Iparragirre kaleko hondakin kontenedoreak erretiratu ziren, Tourseko San Martin Eliza atzean zeudenak; hori horrela, Udalak aipatutako gune hori egokitu du: hiru aparkaleku jarri ditu eta beste bat zamalanetarako.
Gainera, kontenedore gris bana jarri ditu Elizalde eta Barrenkaleko guneetan, eta bitartean, Sasieta Mankomunitatearekin batera, bilketa gune berri bat jartzeko aukera aztertzen ari da, beti ere Iparragirre kalean oraintsu kendu den tokitik gertu.