Bizilagunek maiatzaren 1a arte (azken eguna) erabili ahal izango dituzte Tourseko San Martin eliza atzean dauden kontenedoreak, izan ere asteartean erretiratu egingo baitira hortik. Hasteko, Udalak Elizalde eta Barrenkale indartuko dute, baina hala ere Sasieta Mankomunitatearekin harremanetan gaude inguru horretan beste guneren bat jarri edo aldatzen duen erabakitzeko.
Urretxuko Udalak eta hondakinen Mankomunitateak hausnarketa egin zuten elkarrekin, Iparragirre kaleko gune horrek erabiltzaileentzat zituen irisgarritasun arazoak tarteko, eta horrez gain bilketa egiten duen kamioiak bere lana segurtasunez egiteko zituen arazoak kontuan izanik.
Asteartean bertan, elizaren atzealde horretan, autoak aparkatzeko lau gune berri markatuko ditu Udalak. Horietako aparkaleku bat zamalanak egiteko izango da, beti ere 8:00etatik 20:00etara bitartean, erabiltzaileek gehienez ere 15 minutuko denbora tartea izango dutelarik hori erabiltzeko.