Arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko, “zurrumurruen aurkako” agenteen VI. Prestakuntzarako deialdia egin du Udalak
Urretxuko Udalak, laugarren urtez jarraian, “zurrumurruen aurkako” hiru prestakuntza-saio antolatu ditu azaroaren 8, 15 eta 23ko arratsaldeetan, 18:00etatik 20:00etara. Saio horietan parte hartzea doakoa da, eta herritar guztiei irekita dago, baita erakundeei, gizarte-erakundeei eta beste entitate batzuei ere. Aurten, saioek aurrez aurreko formatua berreskuratuko dute, COVID-19aren inguruko higiene- eta segurtasun-neurri guztiak kontuan hartuta.
Diskurtso populistek eta xenofoboek leku garrantzitsua bete dute azken urteotan, gutxiengoekiko, migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko aurreiritziak edo kultura-aniztasuna bera indartuz. Zurrumurru eta albiste faltsu ugari dabiltza kalean, elkarbizitza oztopatuz eta diskriminazioa eta gorrotoa sustatuz. Prestakuntza honetako parte-hartzaileek zurrumurruen aurkako jarrera izaten ikasten dute, herritartasun kritikoko ariketa, zurrumurrua bilatu, alderatu eta desmuntatzen duena.
Parte-hartzaileek doan jasoko dituzte estatistika-datuei, kulturari eta nortasunari, estereotipoei eta aurreiritziei buruzko hitzaldiak eta prestakuntza teorikoa, eta komunikazio- eta elkarrizketa-trebetasunak eta zurrumurruak sortzeko eta hedatzeko mekanismoak identifikatzen ere ikasiko dute, horiei aurre egiteko.
Hona hemen programaren xehetasunak:
AZAROAK 8, ASTELEHENA • 18:00 – 20:00: Zurrumurruak identifikatzen. Datuek zer diote?
- Arkaitz Fullaondo – Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokia (euskaraz)
AZAROAK 15, ASTELEHENA • 18:00 – 20:00: Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak
- Sara García – Matiz Elkartea (Gaztelaniaz)
AZAROAK 23, ASTEARTEA • 18:00 – 20:00: Zurrumurruak, generoa eta immigrazioa
- Jeanne Rolande Dacougna – Biltzen, Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua (Gaztelaniaz)
Izen-ematea prestakuntza osorako edo banakako saioetarako egin daiteke. Izena emateko, Urretxuko Gizarte Zerbitzuen bulegora deitu behar da (943 03 80 83) edo posta elektroniko bat bidali
Toki mugatuak dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Parte-hartzaileek maskara jantzita joan beharko dute, eta higieneari eta distantzia sozialari buruzko beharrezko arau guztiak bete beharko dituzte.