Gizarte Ekintza
Urretxuko Aterpe Jubilatu Elkarteak Adineko Pertsonen Astea ospatuko du irailaren 30etik urriaren 7ra
Aterpe jubilatu elkarteak, irailaren 30a eta urriaren 7a bitartean, ekintza ezberdinak antolatu ditu adineko pertsonen astea ospatzeko.
Aterpe Jubilatuen Elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu adineko pertsonen astearen barruan antolatu diren ondorengo ekintza ezberdinetan parte hartzera:
- Irailak 30: Zine emanaldia
- Urriak 1: Belaunaldien arteko topaketa
- Urriak 7: Adinkeriaren inguruko hitzaldia Borja Doncel-en eskutik.
Borja Doncelek azaltzen duen moduan: “Adinkeria edo adinaren araberako diskriminazioa, arrazismoa eta sexismoa baino nagusiagoa den bazterkeria mota bat da, baina ez du aurrekoek bezainbesteko ikusgarritasunik. Adinkeriak adinekoen osasun fisikoan, psikologikoan eta sozialean dituen ondorioek, datozen urteetan kontuan hartu beharreko osasun-arazo bihurtzen dute fenomenoa. Biztanleriaren zahartze demografikoak adinean oinarritutako diskriminazioari heltzeko beharra agerian utzi besterik ez du egingo. Arazoa konpontzeko lehen urratsa arazoa detektatzea da eta onartzea norberak, oharkabean bada ere, jarrera eta jokabide edadistak dituela eta horiek alda daitezkeela…”
Ekintza guztiak jubilatuen lokalean izango dira arratsaldeko 17:00etan.
Saioak, ohikoa den bezala, doakoak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693 900 568 telefonora edo gizarte@urretxu.eus helbidera jo dezakete.

