Gizarte Ekintza

Urretxuko +65 Foroak eta Adinkide elkarteak “Suteen prebentzioaren” inguruko hitzaldia antolatu dute otsailaren 19rako
Featured

Urretxuko +65 Foroak eta Adinkide elkarteak “Suteen prebentzioaren” inguruko hitzaldia antolatu dute otsailaren 19rako

Urretxuko Udalaren +65 Foroak eta Adinkide elkarteak, otsailaren 19an, arratsaldeko 17:00etan Aizpuruenea Kultur Etxean, “Suteen prebentzioaren” inguruko hitzaldia antolatu dute Ordiziako Su Eskolaren eskutik.

 

+65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera bat da.

Su Eskolak, etxean egunerokotasunean praktikan jarri daitezkeen gomendioen berri eta larrialdi egoeretan nola jokatu behar den ezagutzera emango du. Besteak beste, etxean izan ditzakegun arriskuak, ke detektagailuen garrantzia, ihes bideen planifikazioa, emergentzia zerbitzuekin hartu emana…

Hitzaldia, ohikoa den bezala, doakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693 900 568 telefonora edo gizarte@urretxu.eus helbidera jo dezakete.

Urretxuko udala